Gizartea -

Bizkaia

Bilbon hildako gizonen ustezko hiltzailearen kasua epaituko dute asteazken honetatik aurrera

Akusazio partikularrak 39 urteko kartzela-zigorra eskatzen du, eta Fiskaltzak 16 urte eta hiru hilabeteko espetxealdia. Defentsak, ostera, absoluzioa eskatuko du.

Akusatua aurreko epaiketa batean. Irudia: EITB
Akusatua aurreko epaiketa batean. Irudia: EITB
Familiaren abokatuaren eta Nelson Daviden defentsaren ikuspegi kontrajarriak epaiketaren bezperan

1:06

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon eraildako gizonen ustezko hiltzailearen kasua epaituko dute asteazken honetatik aurrera 2021eko urriko gertakariak. Hain zuzen ere, Nelson David akusatua homizidio, iruzur eta lapurretagatik epaituko dute.

Ustezko hiltzailearen telefonoaren ubikazioak aditzera ematen du biktimaren etxean zegoela Nelson David akusatua, Bilboko Zazpikaleetan bizi zen 43 urteko gizon baten etxean. Akusazioaren arabera, arnasik gabe utzi zuen eta hil egin zuen. Ondoren, biktimaren bankura deitu, klabeak aldatu eta diru-transferentzia agindu zuen.

Akusazioak eta defentsak zehaztuta dituzte estrategia prozesalak. Defentsak frogak falta direla dio, eta akusazioak onartzen du ez dagoela lekukorik ez autopsia erabakigarririk, baina bai errudun dela ebazteko adina zantzu.

39 urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusazio partikularrak: 25, hilketagatik, hainbat larrigarrirekin, adibidez, LGTBI kolektiboaren kontrako jarrera diskriminatzailea; 5 urte, indarkeria erabiliz etxe batean lapurreta egiteagatik; 3 urte, identitate usurpazioagatik, eta 6 urte, iruzurragatik.

Fiskaltzak 16 urte eta hiru hilabeteko espetxealdia eskatuko du (homizidioagatik 13 urte, iruzurragatik 3 urte eta lapurretagatik 3 hilabete). Defentsak, ostera, absoluzioa eskatuko du.

Kontaktuen aplikazio baten bidez egiten zituen hitzorduak, horrela jokatzen omen zuen Nelson Davidek. Kartzelan dago orain, dagoeneko homizidio saiakera bategatik zigortuta, eta aste honetako epaiketaz gain, beste bost auzi ere zabalik ditu: batean hilketa saiakera egotzi diote, gainerako lauretan, hilketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Homofobia Gaurko azken ordukoa LGTBI