Gizartea -

Iruzurra

Zenbaitzuek dirua eskaini dute iragarki-atarietan euren partez HABEren euskara azterketa egitearen truke

Eskaintzei buruz galdetuta, Eusko Jaurlaritzak adierazi du segurtasun-neurri "zorrotzak" daudela horrelako iruzurrik ez gertatzeko. Hizkuntza Politikako sailburuak ziurtatu duenez, azterketa aretoetako sarreretan "beti" daude kontrolak.

HABEko euskara azterketak. Irudia: EITB
HABEko euskara azterketak. Irudia: EITB
HABEko euskara azterketak. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8.000 euroko ordainsaria inoren lekua hartu eta HABEren euskara azterketa egiteren truke. Zenbait webgunetan azken asteetan agertu diren iragarkiak dira, pasa den astean izan ziren HABEren azterketen aurretik. Zenbaitzuek dirua eskaini dute euren partez euskara azterketa egitearen truke.

Iragarkiok Wallapop eta Milanuncios atarietan daude. Diru-kopuru potoloak, euskara azterketan euren lekua hartzearen truke.

Horietako batean, esaterako, 25 eta 30 urte bitarteko neska baten bila dabiltza, C1 azterketa egiteko, eta ordainsaria ona dela dio.

Irudia: EITB

Irudia: EITB

Beste batek 30 eta 50 urte arteko gizona behar du; hori bai, garbi dio idatzizko azterketarako bakarrik behar duela, ez ahozkorako.

Irudia: EITB

Irudia: EITB

Eta beste bat, berriz, 8.000 euro ere ordaintzeko prest dago.

Irudia: EITB

Irudia: EITB

Eskaintzei buruz galdetuta, Eusko Jaurlaritzak adierazi du segurtasun-neurri "zorrotzak" daudela horrelako iruzurrik ez gertatzeko. Ibone Bengoetxea Hizkuntza Politikako sailburuak ziurtatu duenez, azterketa aretoetako sarreratan "beti" daude kontrolak, eta azterketari guztiek NANaren bidez egiaztatu behar dute identitatea.

Hala ere, noiz edo noiz atzeman izan dute horrelako kasurik, sailburuak onartu duenez. "Logikoki, Ertzaintzaren esku uzten da, dagozkion ikerketak egin ditzan", erantsi du. Bengoetxeak ohartarazi duenez, halakoak egitea "iruzurra eta inoren lekua hartzea da". Joan den asteburuko azterketetan, ordea, ez dute irregulartasunik antzeman.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea