Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Nelson David Moreno, bere aurkako beste epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Nelson David Moreno, bere aurkako beste epaiketa batean
Nelson David Moreno, bere aurkako beste epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa: Nelson David Moreno akusatuen aulkian eseriko da asteazken honetatik aurrera, 2021eko urrian Bilbon gizon bat hiltzea leporatuta. Zehazki, homizidio, iruzur eta lapurretagatik epaituko dute. Aurrez, hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten Bilbon beste gizon bat hiltzen ahalegintzea egotzita.

- Pepe Mujicaren heriotza: Bi eguneko doluari ekingo diote gaur Uruguain Pepe Mujicaren heriotza dela eta. Uruguaiko presidente ohiaren hil kapera iluntzean zabalduko dute Montevideoko Legegintza Jauregian. Jendetza espero da Latinoamerikako ezkerraren ikurra izan zenari azken agurra emateko.

- CEBEK: Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak ohiko batzar nagusia egingo du, 09:15etatik aurrera, Bilboko Euskalduna jauregian. Bizkaiko patronalak pasa den otsailaren 20an abiatu zuen batzar nagusia eta zuzendaritza berritzeko prozesua, eta joan den asteetan kargu batzuk aukeratu dituzte. Asteazken honetan zuzendaritzako beste 10 kide eta presidentea aukeratuko dituzte. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Bilbo albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Delituak albisteak Minbizia albisteak Epaiketak bideoak CEBEK bideoak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Homofobia Albisteak Latinoamerika LGTBI+ albisteak Enpresaburuak Giza hilketak Uruguaiko azken ordukoa