Gizartea -
DONOSTIA
Bi adin txikiko zauritu dira Donostiako ikastola batean, ate metaliko bat gainera erorita
Ikasbide ikastolan zauritutako biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Batek buruko traumatismoa du eta besteak kolpeak ditu buruan eta bizkarrean.
AGENTZIAK | EITB Media
Donostiako ikastola bateko bi ikasle —adin txikikoak biak— zauritu dira, sarrerako ate metaliko batek azpian harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra atzo 16:50 aldera gertatu zen Ikasbide ikastolan.
Bi adin txikikoak ate azpian harrapatuta geratu ziren, eta, ondoren, gainera erori zitzaien. Istripuaren tokira joandako osasun langileek Donostia Ospitalera eraman zituzten.
Bi zaurituetako batek buruko traumatismoa du eta besteak kolpeak ditu buruan eta bizkarrean. Biek ala biek Donostia Ospitalean ingresatuta jarraitzen dute.