Gizartea -
Gertakaria
Gasteizko etxe batean sutea piztu da eta hiru lagun artatu dituzte, kea arnastu dutelako
Intoxikatuetako bi ospitalera eraman dituzte. Sua Barrancal kaleko etxebizitza batean hasi da, hirugarren solairuan.
EITB Media
Sutea piztu da gaur goizean Gasteizko etxebizitza eraikin batean, eta hiru pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik. Intoxikatuetako bi ospitalera eraman behar izan dituzte.
Gasteizko Udaleko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, sua Barrancal kalean, Alde Zaharrean, hasi da 11:00k pasatxo, eraikin baten hirugarren solairuan.
Abisua jasota, suhiltzaileak, udaltzainak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira.
Eraikina guztiz hustu dute, eta kea arnasteagatik intoxikatutako hiru pertsona artatu dituzte osasun zerbitzuek. Horietako bi erietxera eraman dituzte gerora.
Barrancal kalea itxi dute agenteek, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Sutea handik gutxira amatatu dute suhiltzaileek, baina han geratu dira, zaintza lanetan.