Gizartea -

Udaberriko ekaitzak

Ekaitzek Euskal Herriko eremu zabalak astindu dituzte, eta toki askotan txingorra bota du

Tafallan hainbat errepide itxi behar izan dituzte ur-pilaken eta txingorraren ondorioz. Puiun 50 litro pilatu dira ordubete eskasean, Dulantzin 21 litro eta Ilarduian 60 litro.

Irudia: EITB
Irudia: EITB
Ekaitzak txingor-zaparrada handiak utzi ditu Arabako hainbat tokitan

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekaitzen ondorioz gogotik bota du gaur arratsaldean Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan. Tafallan (Nafarroa), zehazki, Puiun, 50 litro pilatu dira ordubete eskasean. Dulantzin (Araba), kazkabarrak zuriz estali ditu kaleak, 60 minutuan 21 litroko prezipitazioarekin, eta gauza bera gertatu da Araian eta Ilarduian (Asparrena, Araba), ordubetean 60 litro pilatu baitira metro koadroko. Gasteizen ere 29 litro bota ditu ordubetean.

Foru Erkidegoko erdigunean alerta laranja zegoen ezarrita bota behar zuen prezipitazio handiagatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, abisu horia.

Euriak ur-putzu handiak sortu ditu Gasteizko hainbat gunetan, estoldek gainezka egin dutelako. Gainera, urak Arabako hiriburuko hainbat tunel hartu ditu.

Ekaitz bortitz batek Gasteiz astindu du
Ekaitz bortitz batek Gasteiz astindu du
Ekaitz bortitz batek Gasteiz astindu du

0:31

Dulantzin, haur-eskolako sabaia erori da. Zehazki, 16:00ak aldera ekaitzak gogor jo du, txingor eta guzti, eta barrualdean sabaiak ezin izan dio eutsi. Irakasleek eurek, familia batzuen laguntzarekin, 50 bat umetxo, 3-5 urte artekoak, bertatik atera eta beste eraikin batera eraman behar izan dituzte.

50 haur Dulantziko ikastetxe batetik atera behar izan dituzte, euri-zaparrada handien ondorioz
50 haur Dulantziko ikastetxe batetik atera behar izan dituzte, euri-zaparrada handien ondorioz
50 haur Dulantziko ikastetxe batetik atera behar izan dituzte, euri-zaparrada handien ondorioz

0:41

Tafallan hainbat errepide itxi behar izan dituzte ur pilaketagatik eta txingorragatik, baina dagoeneko zabalik dira. Horrela, Guardia Zibilak zirkulazioa N-121 errepidetik bideratu behar izan du, ibilgailuak NA-8607an sartzea eragozteko. Trafikoa AP-15era bideratu dute, errepidea Puiu parean itxita izan baita, txingorra dela eta. Era berean, NA-132A errepidea urak hartu du, Murietan.

Hainbat errepide moztuta Tafalla inguruan, eurite gogorren ondorioz
Hainbat errepide moztuta Tafalla inguruan, eurite gogorren ondorioz
Hainbat errepide moztuta Tafalla inguruan, eurite gogorren ondorioz

0:18

Altsasu eta Iruñea arteko tren zerbitzua eten behar izan dute Etxarri Aranatzen. Zerbitzua berrezarri dute dagoeneko, Adifek X sare sozialean jakinarazi duenez.

Uholde batek hiru baserri kaltetu ditu Arantzazuko igoeran
Uholde batek hiru baserri kaltetu ditu Arantzazuko igoeran
Uholde batek hiru baserri kaltetu ditu Arantzazuko igoeran

0:28

Gainera, Arantzazuko Gesaltza auzoan (Gipuzkoa) ura sartu da hiru baserritan, eta Arantzazurako errepidea itxita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Tafalla Albisteak Udaberria Ekaitzak