Gizartea -

DROGA TRAFIKOA

Kokaina banatzen zuen sare bat desegin eta bost pertsona atxilotu dituzte Nafarroan

Sareak Nafarroan eta Tarragonan lan egiten zuen, eta, guztira, 21 kilo kokaina konfiskatu dituzte. Bost atxilotuetako hiru espetxeratu egin dituzte eta bi karguekin aske gelditu dira.

Polizia operazioan konfiskatutako materialaren zati bat. Argazkia: @policiaforal_na
Polizia operazioan konfiskatutako materialaren zati bat. Argazkia: @policiaforal_na
Polizia operazioan konfiskatutako materialaren zati bat. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Tarragonan eta Cambrilsen (Tarragona) droga banatzen zuen sare bat desegin dute Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, elkarlanean. Guztira, bost pertsona atxilotu dituzte Nafarroan —horietako hiru espetxeratu egin dituzte— eta 21 kilo kokaina atzeman. Konfiskatutako droga horrek 2,5 milioi euroko balioa luke merkatuan. 

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak zabaldutako informazioaren arabera, 21 kilo kokainaz gain, haxixa, speeda, 48.000 euro eskudirutan, gama altuko 4 ibilgailu (horietako bi 200.000 eurotik gorako baliokoak), 8 telefono mugikor eta 2 eskopeta. 

Pasa den urteko ekainean Foruzaingoak gizon bat atxilotu zuen Tuteran, soinean 338 gramo kokaina zeramatzala. Epailearen aurretik igaro ostean, espetxean sartu zuten.

Hari horri tiraka, foruzainek egiaztatu zuten Katalunian finkatutako talde kriminalak kokaina kantitate handiak banatzen zituela, bereziki, Nafarroako Erriberan.

Ikerketan zehar baieztatu zuten Cambrils (Tarragona) udalerrian bizi zen gizon batek droga kantitate handiak garraiatzen zituela errepidez, droga ezkutatzeko sistemak erabilita.

Sarearen kideak identifikatu eta horiek atxilotzeko dispositiboak martxan jarri zituzten. Horietako batean gizon bat atxilotu zuten Zuastiko ordainlekuan (AP-15), gidatzen zuen ibilgailuan 14 kilo kokaina ezkutatuta zituelako.

Atxilotuaren Cambrilseko eta Tarragonako bi etxebizitzatan egindako miaketatan eskudirua eta telefonoak aurkitu zituzten.

Egun gutxira, taldeko beste kide bat atxilotu zuten Tuteran. Horren eginbeharra kokaina Erriberan eta inguruko tokietan banatzea zen.

Gerora pabiloi batean egindako miaketan 7 kilo kokaina, 43.000 euro, gama altuko bi ibilgailu eta bi eskopeta konfiskatu zituzten.

Azkenik, beste bi pertsona atxilotu zituzten Imarkoainen eta Corellan; sarean pisu txikiagoa zuten. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Albisteak Nafarroa Drogak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak