Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute Gipuzkoan eta Araban, euriagatik

12:00etatik 19:00etara egongo da ezarrita abisua. Bereziki, Gipuzkoa ekialdean botako du euri gehien: hainbat lekutan ordubetean 20 litro pilatuko dira metro koadroko, eta litekeena da kazkabarra ere egitea.

Irun, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Irun, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Irun, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri asko egin dezakeela eta, abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Araban eta Gipuzkoan. Ordubetean 15 litro pilatuko dira metro koadroko aipatutako lurraldeotako hainbat lekutan. 12:00etan sartuko da indarrean abisua, 19:00 arte.

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, arratsaldean zerua estaliko da eta zaparrada trumoitsu mardulak egingo ditu. Ez da baztertzen txingorra ere botatzea. Egunaren amaieran atertzera egingo du, ziurrenik.

Bihar, berriz, egunak aurrera egin ahala atertu eta argitzera egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak