Gizartea -
Pistola faltsu batez
Supermerkatu bateko langile batek ostu egin dioten plantak egin ditu
Bilboko supermerkatu bateko langile batek, beste pertsona baten laguntzarekin, ostu egin zioten itxurak egin zituen.
Erredakzioa
Ertzaintzak Bilboko supermerkatu bateko langile bat eta beste pertsona bat atxilotu ditu, lapurreta egin zioten itxura egiteagatik. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuek jostailuzko pistola bat erabili zuten.
Supermerkatuko langileak (28 urte) antolatu zuen, eta beste atxilotuak (30 urte) lapurrarena egin zuen, Ertzaintzak argitu duenez.
Salaketaren arabera, ustezko lapurreta azaroaren 14an izan zen, 08:00etan. Langileak saltokia ireki zuenean, pistola bat zuen gizon batek kutxako dirua emateko eskatu zion.
Ertzaintzak ikerketa hasi zuen orduan, eta kontraesanak topatu zituen.
Ertzaintzak atxilotu ostean, lapurretaren plantak egin zituztela onartu dute, eta dirua banatu eta pistola edukiontzira bota zutela azaldu dute. Atxilotuek ez dute aurrekaririk.
Ertzaintzak Bilboko supermerkatu bateko langile bat eta beste pertsona bat atxilotu ditu, lapurreta egin zioten itxura egiteagatik. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atxilotuek jostailuzko pistola bat erabili zuten.Supermerkatuko langileak (28 urte) antolatu zuen, eta beste atxilotuak (30 urte) lapurrarena egin zuen, Ertzaintzak argitu duenez.Salaketaren arabera, ustezko lapurreta azaroaren 14an izan zen, 08:00etan. Langileak saltokia ireki zuenean, pistola bat zuen gizon batek kutxako dirua emateko eskatu zion.Ertzaintzak ikerketa hasi zuen orduan, eta kontraesanak topatu zituen. Ertzaintzak atxilotu ostean, lapurretaren plantak egin zituztela onartu dute, eta dirua banatu eta pistola edukiontzira bota zutela azaldu dute. Atxilotuek ez dute aurrekaririk.