Gizartea -

Sententzia

Zornotzan gazte bat egoera begetatiboan utzi zuten 6 kondenatuei ezarritako zigorrak berretsi ditu Gorenak

Gauzak horrela, EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaia berretsi du. Hala ere, hiru akusaturen kondenak egun bakar bat murriztu ditu. 6 eta 20 urte arteko espetxealdiak ezarri zaizkie.

Alexandruri jipoia emateagatik egindako epaiketa. Argazkia: EFE
Alexandruri jipoia emateagatik egindako epaiketa. Argazkia: EFE
Alexandruri jipoia emateagatik egindako epaiketa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak 6 eta 20 urte arteko espetxe-zigorrak berretsi dizkie 2021ean Zornotzan (Bizkaia) Alexandru gaztea jipoitu zuten sei gazteri.

Gauzak horrela, Gorenak berretsi egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia. Hala ere, hiru akusaturen kondenak egun bakar bat murriztu ditu.

Bi gazteri 20 urteko espetxe-zigorra berretsi die, talde kriminaleko kide izateagatik eta saiakera-graduan egindako erailketa-delituengatik; biri 15 urteko espetxe-zigorra ezarri die, egun bat kenduta; bosgarren gazteari 7 urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri dio, egun bat kenduta; eta seiri sei urteko espetxe-zigorra, konplize izateagatik.

Sei akusatu horiek batera eta modu solidarioan eman beharko diote biktimari 1.071.509,6 euroko kalte-ordaina, eta gurasoei 10.000 bana euro.

Gainera, batera eta modu solidarioan kalte-ordaina eman beharko dute, epaia betearazteko zehazten den zenbatekoan, izandako eta etorkizunean izan daitezkeen errehabilitazio- eta osasun-laguntzako gastuengatik, bai eta etxebizitza egokitzeko gastuengatik ere.

Eraso bortitz horregatik, halaber, sei adingaberi 3 eta 5 urte arteko espetxe-zigor itxia ezarri zitzaien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza Auzitegi Gorena Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak