Gizartea -
Lau atxiloketa
EAEn eta Nafarroan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute
Taldeko kideak Gasteizen eta Donostian lapurreta egitetik bueltan zeudenean atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Errioxan hainbat etxebizitzatan lapurreta egin omen zuen talde bat desegin eta lau pertsona atxilotu ditu Iruñean. Gainera, bi kilo bitxi, 20tik gora erloju eta hainbat sakelako telefono eta etxetresna berreskuratu dituzte.
Aipatu iturrien arabera, Poliziaren talde bereziek atxilotu dituzte ustezko lapurrak, Gasteizen eta Donostian lapurreta egitetik bueltan zeudenean.
Taldeko ustezko burua Valentzian bizi zen, eta bertatik zuzentzen zituen operazioak.
Ikertzaileek egiaztatu dutenez, lapurrek beste etxebizitza bat zuten Nafarroako hiriburuan, eta lapurretak egiteko eta horien ostean ezkutatzeko erabiltzen zuten.
Atxiloketaren unean, ustezko lapurrek kilo bat bitxi, 13.000 euro, lanabesak, buru-berokiak eta komunikazio sistemak zituzten.
Iruñeko eta Valentziako etxebizitzetan egindako miaketetan, agenteek bitxi gehiago eta 17.000 euro atzeman dituzte.