Gizartea -
POLIZIA OPERAZIOA
23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, Alacanten izandako hilketa batekin zerikusia duelakoan
Iazko irailean izan zen zen hilketa, Denian, eta ordutik ari ziren bere bila. Beste bi gizonezko ere atxilotuta daude, auzi honekin lotura dutelakoan.
EITB MEDIA
23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon, joan den maiatzaren 6an, Denian (Alacant) izandako hilketa batekin zerikusia duelakoan. Hilketa bakarrik ez, osasun publikoaren kontrako delitua, indarkeria erabilita lapurreta egitea eta armak izatea ere leporatzen dizkiote.
Iazko irailean izan zen hilketa. 58 urteko gizon bat hil zuten, eta, hasieratik, Polizia Nazionalak droga trafikoarekin lotu zuen gertakaria. Ikertzaileen arabera, bost kilo kokaina salerosteak eragindako kontu-garbiketa bat izan zitekeen arrazoia.
Erasoa izan eta berehala, bi gizon atxilotu zituzten, ustez gizonezkoari tiro egin ziotenak. Zortzi hilabete geroago, berriz, hirugarrena atxilotu zuten Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean. Azken horrek, antza, biktimari droga lapurtu eta ihes egin zuen.
Epailearen aurrean deklaratu ondoren, behin-behinean espetxean sartu zuten, Alacanten.