Gizartea -

Lapurreta

Hiru atxilotu, Donostiako banketxe batean lapurreta egiteagatik; tartean, etxe horretako langile bat

Beste biak langilearen anaia eta lagun bat dira. Epailearen aurrera eraman dituzte hirurak.

Lapurreta egin zuten banketxea, Altzan (Donostia). Irudia: Google Maps
Lapurreta egin zuten banketxea, Altzan (Donostia). Irudia: Google Maps
Lapurreta egin zuten banketxea, Altzan (Donostia). Irudia: Google Maps

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu joan zen apirilean Donostiako banketxe baten aurkako lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Horietako bat banketxe horretako langileetako bat da, lapurretaren egunean bulegoa ireki zuena.

Lapurreta apirilaren 14an izan zen, goizeko 08:00etan, Altza auzoan dagoen banketxe baten bulegoan. Hasiera batean, bulegoa zabaldu zuen langileak biktima gisa aurkeztu zuen bere burua eta eraso egin ziotela kontatu zuen. Ikerketaren ondoren, ordea, "ezinbesteko laguntzaile" izan zela uste dute.

Pertsona horrekin batera lapurretaren ustezko egile materialak ere atxilotu dituzte. Horietako bat langilearen anaia da, eta bestea, bien lagun bat.

Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, langileak egin zuen "kontakizunak kontraesan ugari zituen, eta behin baino gehiagotan ez zuen bete entitatearen segurtasun-protokoloa".

Lapurretaren ustezko egileak identifikatu ondoren, Ertzaintzak haien etxeak miatu zituen eta lapurretako 11.050 euro, motxila bat eta lapurretan erabilitako eskularru bat aurkitu zituen.

Hiru atxilotuak, bai egile materialak, bai ezinbesteko laguntzailea, epailearen aurrera eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak