Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren balantzea, Israelen tiroketa Zisjordanian eta marka aldaketa EHUn

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Tottenhameko zaleak, finala baino lehen. Argazkia: EFE
Tottenhameko zaleak, finala baino lehen. Argazkia: EFE
Tottenhameko zaleak, finala baino lehen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Europa Ligako finalaren balantzea: Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Europako Ligako finalaren lehen balorazioa egingo du. Finalak aurreikuspen guztiak gainditu ditu Bilbon: espero zirenak baino zale britainiar gehiago iritsi dira azkenean (70.000 inguru, uste baino 15.000 gehiago), eta hiriburuak normaltasun osoz funtzionatu du egun osoan.

- Israelen tiroketa Zisjordanian: Europako, Amerikako eta Arabiako hainbat herrialdetako ordezkari diplomatikoz osatutako talde bat tirokatu dute asteazken honetan Israelgo indar armatuek Zisjordania okupatuaren iparraldean dagoen Jenin herrian. Palestinako Atzerriko Ministerioren hitzetan, soldadu israeldarrek diplomatikoak tirokatu dituzte, horiek "kikiltzeko" asmoz. Ordezkaritza diplomatikoa "baimendutako ibilbidetik irten" dela salatu du Israelgo Armadak eta, beraz, tiroak "ohartarazpen" gisa egin dituztela azaldu du.

- Marka aldaketa EHUn: Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHU marka erabiltzeari utziko dio eta aurrerantzean EHU izango da soilik. Marka aldaketak ez dio logoari eragingo, eta orain arte bezala, arbola irekia irudikatzen duen Eduardo Chillidaren ikurra izango da euskal unibertsitate publikoaren zeinu nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Futbola azken ordukoa Munduko azken orduko albisteak Zer gertatu da gaur Bilbon? EHU berriak EAE albisteak Gazako bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Palestina gaur Hezkuntza sistemako albisteak UEFA Europa Liga Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu