Gizartea -

GIPUZKOA

Orioko Udalak bertan behera utzi du aurtengo Bisiguaren Festa, espeziearen egoera "zalantzan" dagoelako

Pandemian salbu, 2008tik urtero ospatu dute ekimena, baina aurten bertan behera uztea ebatzi dute "hura antolatzeko baldintzak betetzen ez direla ikusita". Arraina lortzeko "zailtasunez" gain, logistika arazoak ere izan dituzte.

Hainbat bisigu, parrillan, Bisiguaren Festan. EITB Media
Hainbat bisigu, parrillan, Bisiguaren Festan.
Hainbat bisigu, parrillan, Bisiguaren Festan. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bisiguaren Festarik ez dago egongo aurten Orion (Gipuzkoa). Hala erabaki dute Udalak (Gipuzkoa) eta ospakizuna antolatzen duten eragileek, espeziearen egoera "zalantzan" baitago. 2008tik, urtero-urtero ospatu da jaia (covid-19aren urteak kenduta).

Erabakia atzo, asteazkenarekin, jakinarazi zuten prentsaurrekoan Anuska Esnal Orioko alkateak eta antolatzaileetako batzuek.

Azaldu dutenez, jaiak hiru ardatz ditu: parrillak, bisigua bera eta plazako jatetxea kudeatzen duen logistika-enpresa. "Hirurak zalantzan zeuden", ohartarazi dute.

Jaia udan egiten denez, parrilleroentzat esfortzu handia da "betetako jatetxeak utzi eta plazara lanera etortzea", argitu dute.

Bestalde, eta bisiguari dagokionez, espeziaren osasunak okerrera egin du azken urteetan, eta arriskuan egon ez arren, gero eta urrutiagotik ekarri behar da. Horrek "ziurgabetasuna eta garestitzea" dakar, antolatzaileen arabera.

Azkenik, logistikaren alorrean, azken urteetan lanean aritu den catering-enpresak iaz jakinarazi zion Udalari ez zuela festan parte hartzen jarraituko; hori dela eta, hornitzaile bila ibili da Udala, baina ez du ordezkorik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak Jatetxeak Arrantza