Gizartea -

EUSKARALDIA

Irungo Udalak euskara "bigarren mailan" utzi duela salatu dute

Euskaraldiaren amaiera ekitaldia mugitu egin behar izan zuten atzo, 'crossfit' lehiaketa batengatik, Udalak biei ekitaldia toki berean antolatzeko baimena eman ostean.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraldiaren amaiera ekitaldiak polemika eragin du Irunen (Gipuzkoa). Larunbat honetan Elatzeta elkartea ikuskizuna eskaintzekoa zen San Juan plazan, Txorimaloak Soinu Taldearen laguntzarekin.

Udalaren baimena zuten horretarako, eta antolatzen ari zirela, crossfit lehiaketa bateko antolatzaileak agertu ziren euren ekimena prestatzeko, Udalaren baimena zutela esanez.

Dirudienez, Udaleko Kirol Zerbitzua eta Euskara Zerbitzua ez ziren behar bezala koordinatu egutegia egiterakoan, eta bi ekitaldiak egiteko baimena eman zuten toki eta egun bererako.

Azkenean, Euskaraldikoek mugitu behar izan zuten ekitaldia lekuz, eta Urdanibia plazan egin zuten. Garbiñe Etxenagusia Txorimaloak Soinu Taldeko kidearen arabera, horrek agerian uzten du Irungo Udalak euskara "bigarren mailan" jarri duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Albisteak Gipuzkoa Gizartea Albisteak Gaur Irun bideoak Eguneko albisteak Euskaraldia 2025