Gizartea -

Taxi zerbitzua

Bilboko aireportuko taxi-gidariek egun libreetan lan egiteko aukera izango dute

Borondatezko erabakia izango da lan egitea, eta dagoeneko zenbait taxilarik aurreratu dute horretarako prest daudela, onartu bidean dauden 24 lizentziak martxan jarri arte.

Taxiak Bilboko aireportuan
Taxiak Bilboko aireportuan
Taxiak Bilboko aireportuan

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egun libreetan eta oporraldian lan egiteko baimena eman die Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko aireportuko taxi-gidariei, eurek nahi badute bederen. Aldi baterako neurri honen helburua da zerbitzua indartzea; izan ere, azkenaldian erabiltzaile asko kexatu dira zerbitzuak dituen gabeziez.

Salatu dutenez, bereziki aste barruan (egunaren azken orduetan) izaten dira taxi bat hartzeko arazorik handienak. Hori jakinda, Aldundiak irtenbide bat bilatu nahi izan du, zerbitzua bermatu ahal izateko.

Taxistentzat borondatezko erabakia izango da lan egitea, alegia, ez dute ezelako beharrik izango, baina dagoeneko zenbait taxilarik aurreratu dute horretarako prest daudela, onartu bidean dauden 24 lizentziak martxan jarri arte.

Gaur egun 111 taxilari daude lanean Bilboko aireportuan. Azken urteetan, ordea, zerbitzua urri geratu da, bidaiari kopurua nabarmen hazi delako, eta 2000. urtetik ez dutelako taxi kopurua handitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Taxiak