Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Sei gizon atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoa eta legez kontra atxikitzea leporatuta

Joan den larunbat iluntzean izan ziren atxiloketak, Iturribide kalean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 eta 43 urte arteko sei gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, sexu erasoa eta legez kontra atxikitzea egotzita. Hain zuzen, hiru gizon atxikita izatea eta horietako bati sexu erasoa egitea leporatzen zaie.

Udaltzaingoak egin zuen operazioa, joan den larunbatean, 21:00ak inguruan, Iturribidea kalean.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, Ertzaintzak hartu du bere gain ikerketa. Ertzain-etxe batean daude atxilotu guztiak, larunbatetik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa