Gizartea -
SUTEA
Sutea piztu da Mallabiko palet fabrika batean, baina kontrolpean dago
Suhiltzaileek sutea kontrolpean dutela adierzi dute, eta une honetan ura dabiltza erabiltzen, berriro piztu ez dadin. Ez da inor zauritu.
EITB MEDIA
Larrialdi-zerbitzuek goizaldeko 5:50ean jaso dute abisua Mallabiko enpresa batean piztu den sute baten berri. Sua fabrikaren kanpoaldean zeuden palet sorta batean hasi da eta ketza beltza sortu du, urrunetik ere ikusteko modukoa.
Bizkaiko suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta sutea kontrolpean jartzea lortu dute. Orain, ura dabiltza erabiltzen, berriro piztu ez dadin eta batere arriskurik egon ez dadin. Ez da inor zauritu.
Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, baina oraingoz, suteak ez du kalterik eragin beste eraikin eta lantegietan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea