Gizartea -

BIZKAIA

Bilboko itsasadarraren azpiko tunela eta trenbidea egitea bateragarriak dira

Bizkaiko Azpiegituretarako diputatuak azaldu duenez, trenbide sarea Eusko Jaurlaritzaren eskumena bada ere, foru aldundiak lan osagarriak egingo ditu etorkizunean horretarako aukera egon dadin.

Itsasadar azpiko tunelaren proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiaren bideo batetik ateratako irudia
Itsasadar azpiko tunelaren proiektua
Itsasadar azpiko tunelaren proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiaren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko itsasadarraren bi aldeak azpitik lotuko dituen tunela egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du: errepidea ez ezik, metro-trenbidea egitea ere aurreikusten da. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du aurreikusten trenbidearen lanak egitea —hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena delako— baina etorkizunean hori egitea erraztu dezaketen lan osagarriak egingo ditu.

Carlos Alzaga Bizkaiko Azpiegituretako diputatuak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, EH Bilduk eskatuta. Raul Mendez koalizio subiranistaren diputatuak itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua zertan den azal dezan eskatu dio.

Alzagaren esanetan, proiektua "ia amaituta dago", Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak ingurumen eraginaren txostena noiz argitaratu zain.

Aldekoa izanez gero, ingurumen eskariak gehituko dira proiektuan eta foru aldundiaren gobernu kontseilura bidaliko da, onartu dezaten.

Ibilgailuen eta trenaren ibilbideak ezin dira berberak izan, Alzagaren arabera, bien beharrak ezberdinak direlako. Gainera, gogorarazi du trenbide-sarea Eusko Jaurlaritzaren (ETS) eskumena dela, eta, hortaz, hari dagokiola horri buruzko erabakiak hartzea. 

Edozein kasutan, ibilgailuen eta trenen pasabidea bateragarriak izan daitezen ahalegina egin dela azpimarratu du Alzagak, eta tartea utzi dela etorkizunean egin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Sestao albisteak Bizkaia Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia