Gizartea -
KIROLA
Bizkaia Kirolaren Europako Eskualdea izango da 2026an
Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan iragarri du albistea, gobernu bileraren osteko agerraldian.
EITB Media
Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du Bizkaia ofizialki izendatu dutela 2026ko Kirolaren Europako Eskualde.
Bruselan egoitza duen ACES Europe irabazi asmorik gabeko erakundeak kirolari lotuta urtero ematen duen aitortza da.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak azaldu duenez, albiste "oso pozgarria" da; batetik, Bizkaian kirolaren alde lan egiten duten pertsona eta erakunde guztien ahalegina aitortu dutelako, eta, bestetik, Bizkaiaren eredua mundura zabaltzeko eta aldi berean kirolari lotutako turismoa, talentua eta inbertsioak erakartzeko "aukera" delako.
Kirolaren Europako Eskualdea zeremonia abenduan egingo da, Bruselan, eta geroago, aurkezpen ekitaldia egingo dute (oraindik ez dute zehaztu noiz).