Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Aske utzi dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona, epaileak deitu zain
Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean gertatu zen erasoa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atzo emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita Bilbon atxilotutako 25 urteko gizona behin-behinean aske utzi dute, epaileak deitu zain.
Erasoa atzo gertatu zen Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean. Emakumeak gorputzean atzamarkadak eta ubeldurak zituen eta Basurtuko Ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak inguruko zelai batean zegoen kanpin-denda baten barruan ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu egin zuen, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotua ertzain-etxe batera eraman zuten, eta arratsaldeko azken orduan behin-behinean aske gelditu zen, epaileak deitu zain.