Gizartea -

Euskara

Jaurlaritzak Espainiako Osasun ministroari eskatu dio kontuan har dezatela euskararen ezagutza BAME azterketan

Gutun batean, Osasun sailburuak nabarmendu du neurri hori eskumen autonomikoen erabilera legitimoan eta euskal sektore publikoan hizkuntz koofizialtasuna eta euskararen erabileraren normalizazioa babesten dituen arau esparruan oinarritzen dela.

Azterketa bateko irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Azterketa bateko irudia
Azterketa bateko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITBk jakin duenez, Osasun sailburu Alberto Martinezek gutun bat igorri dio Espainiako Osasun ministro Monica Garciari, euskararen ezagutza osasun prestakuntza espezializatura sartzeko probetan kontuan har dezatela eskatzeko.

"Zehazki, plazen eskaintza eta hautaketa prozedura arautzen dituen urteko ordena aldatzea proposatzen dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuetarako. Hain zuzen ere, komunikazio gaitasunen atalean euskararen ezagutza aintzat hartzea nahi dugu", dio gutunean. 

Halaber, Osasun sailburuak nabarmendu du neurri hori eskumen autonomikoen erabilera legitimoan eta euskal sektore publikoan hizkuntz koofizialtasuna eta euskararen erabileraren normalizazioa babesten dituen arau esparruan oinarritzen dela.

"Pertsona bat bere ama hizkuntzan artatzeak konfiantza areagotzen du, akatsak gutxitzen ditu, atxikimendu terapeutikoa indartzen du, eta nolabait kultur mugak gainditzen ditu. Horrek guztiak arreta seguruagoa, eraginkorragoa eta humanizatuagoa dakar, baita aurrerapausoak ere, hizkuntz normalizazioaren printzipioak betetzeko orduan", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Osakidetza Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak