Gizartea -
Nafarroa
46 urteko gizon bat hil da Ollaranen, erorikoa izanda
Arroila-jaitsiera egiten ari zela, 20 metro inguruko altueratik erori da, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
46 urteko gizon bat hil da larunbat arratsaldean Ollaranen, arroila-jaitsiera egiten ari zela, 20 metro inguruko altueratik erorita, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.
Larrialdi zerbitzuek 13:22an izan dute istripuaren berri. Cordovillako suhiltzaileak, erreskaterako helikopteroa, mediku talde bat, helikoptero medikalizatua eta anbulantzia bat bertaratu dira, Foruzaingoko patruilekin batera.
Ezbeharra Aizpungo ur-jauzian gertatu da, Artazulgo amildegian. Gizona arroila-jaitsiera egiten ari zen, eta, argitu gabeko arrazoiengatik, 20 metro inguruko altueratik erori, eta bertan hil da.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egitera. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.