Gizartea -
Trafiko istripua
Lau lagun ospitaleratu dituzte, AP-8an, Eibarren, Irunera bidean, istripua izan ostean
Bi autok elkar jo dute 17:30 inguruan, eta errei bat itxi behar izan dute, Irunera bidean. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira, baina 19:20rako bere onera etorri da egoera.
Agentziak | EITB Media
Lau lagun zauritu dira gaur arratsaldean AP-8an, Eibar parean, Irunera bidean izan den trafiko istripuan. Zaurituetako bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, eta beste hirurak, Mendaroko erietxera.
Segurtasun Sailak adierazi duenez, 17:30ean bi autok elkar jo dute. Bi erreietako bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan, Irunera bidean. 19:00etan, 3 kilometroko ilarak zeuden, baina 19:20rako bere onera itzuli da egoera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea