Gizartea -
Trafiko istripua
Lau zauritu Oiartzunen, GI-636 errepidean Lintzirin parean izan den trafiko ezbeharrean
20:30 inguruan izan da istripua eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira.
EITB Media
Bi autoren arteko istripua izan da Oiartzunen GI-636 errepidean Lintzirin poligono inguruan, eta lau lagun zauritu dira, Segurtasun Sailak EITBri esan dionez.
Zaurituetako bi Donostia Ospitalera eraman dituzte eta beste bi Bidasoa Ospitalera.
20:30 inguruan gertatu da ezbeharra eta errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, suhiltzaileek eta larrialdi zerbitzuek lan egin ahal izateko.
Auto-ilarak sortu dira eta egoerak bere horretan jarraitu du 22:30era arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea