Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
29 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, kalean bikotekidea jotzea leporatuta
Gainera, atxilotuak ertzainei aurre egin die eta botila batekin eraso egiten saiatu da. Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta atxilotuak ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango zain.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, genero indarkeriarekin lotutako delitua leporatuta, bikotekidea kalean jo ostean.
Erasotzaileak ertzainei bortizki aurre egin die, eta botila batekin eraso egiten saiatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.
Jazoera igande honetako 05:00ak aldera gertatu da, Bilboko Indautxu auzoan. Emakume bati eraso egiten ari ziotelaren berri izan du Herri Babeserako patruila batek. Bertaratu denean, erasotzaileak beirazko botila bat zuen eskuan, eta ertzainen kontra egiten saiatu da.
Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, eta atxilotuak ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurrera noiz eramango zain.