Gizartea -

Gertakizuna

Ertzaintzak zenbait aldiz tiro egin du droga-trafikoaren aurkako operazio batean, Lezon

Hiru pertsona atxilotu dituzte. Susmagarrietako bat autoz ihes egiten saiatu da, eta agenteek tiro egin dute, "ibilgailuak harrapatzea saihesteko".

Tiroketa bat izan da Lezon, droga trafikoaren aurkako operazio batean

0:26

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu gaur Lezon (Gipuzkoa) droga-trafikoaren aurka abiatutako operazio batean, Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Operazio horretan, agenteek tiro egin dute bi aldiz, baina ez da inor zauritu.

EFE

EFE

Operazioa martxan zela, susmagarrietako bat ihes egiten saiatu da, eta auto batekin Ertzaintzaren ibilgailu baten aurka egin du. Hori dela eta, ertzainek "tiro larderiatsuak" egin dute, bi aldiz, autoak harrapatzea saihesteko". Tiro horien ondorioz ez da inor zauritu, eta ibilgailu horrek istripua izan du handik gertu.

EFE

EFE

Ertzaintzako agenteak Errenteria eta Lezo lotzen dituen biribilgunean kokatu dira, eta ingurua hesitu dute istripua izan duen ibilgailu baten inguruan: Renault Scenic beltz bat, biribilgunean dagoen farola baten aurka talka egin duena.

Autoak kolpe handia hartu du eskuineko aurrealdean, eta gidariaren ateko leihatilan hainbat haustura ikusi ahal izan dira, dirudienez, tiroen ondoriozkoak. Ibilgailu horretako gidaria berehala atxilotu dute.

EFE

EFE

Handik gertu, beste auto susmagarri bateko bidaiaria ere atxilotu dute, ustez delitu-talde berekoa. Ondoren, hirugarren pertsona bat atxilotu dute inguruko etxebizitza batean, droga-trafikoko delitu bat egotzita.

Operatiboak irekita jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lezo