Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ikasleak unibertsitatera sartzeko probak egiten, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ikasleak unibertsitatera sartzeko probak egiten, artxiboko irudi batean
Ikasleak unibertsitatera sartzeko probak egiten, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Unibertsitatera sartzeko probak: Gaurtik ostegunera bitartean unibertsitatera sartzeko probak egingo dituzte 17.000 ikasle baino gehiagok Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. LOMLOEk bultzatutako gaitasunetan oinarritutako proben eredu berriarekin egingo den lehena izango da. Ohiko memorizazioaren ordez analisia eta aplikazio praktikoa lehenetsiko dira.

- Gobernu kontseilua Añanan: Imanol Pradales lehendakariak eta sailburuek astearteroko gobernu bilera Gesaltza Añanan egingo dute. Ondoren, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak kazetarien aurrera agertuko dira bileran hitz egindakoaren berri emateko.

- Osasun Itunaren bilera: Osasun Itunaren aldeko Mahaiak bederatzigarren bilera egingo du gaur, hilabete honetan bertan akordioa adosteko asmoz. Gaurko bileraren atarian, baikor mintzatu da Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, nahiz eta batzuei konpromisoa hartzeko beldurra ikusten dien. Martinezen arabera, akordioa lortzeko oztopo nagusia pribatizazioen gaia da, baina ziur agertu da hilabete honetan bertan ituna itxiko dutela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Osakidetza Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak EHU berriak EAE gaur Deustuko Unibertsitatea albisteak Nafarroako Unibertsitatea bideoak Nafarroako Unibertsitate Publikoa Mondragon Unibertsitatea argazkiak Alderdi politikoak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Osasun albisteak Sindikatuak Gazteak Albisteak Imanol Pradales