Gizartea -
Bizkaia
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Bilbon eta Basaurin, jihadismoaren aurkako operazio batean
Era berean, bi miaketa egin dituzte jihadismoaren aurkako ikerketa horrekin lotuta. Atxilotuak Madrilera bidean dira, Auzitegi Nazionalaren esku uzteko. Ikerketa sumario-sekretupean dago.
Agentziak | EITB Media
Espainiako Poliziak operazio bat egin du jihadismoaren aurkako ikerketa batekin lotuta, eta, horren ondorioz, bi pertsona atxilotu eta bi miaketa egin dituzte Bizkaian.
Polizia horretako iturriek jakitera eman dutenez, operazioa Bilbon eta Basaurin egin dute, eta atxilotutako bi pertsonak Madrilera eramaten ari dira, Auzitegi Nazionalaren esku uzteko.
Ikerketa sumario-sekretupean dago eta, beraz, oraingoz ez da horri buruzko xehetasun gehiagorik eman.