Gizartea -
DROGAREN AURKAKO OPERAZIOA
Polizia Nazionalak tona erdi inguru speed konfiskatu du Bizkaian
Joan den astean egindako operazio berean, agenteek zazpi pertsona atxilotu zituzten.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Polizia Nazionalak tona erdi inguru speed konfiskatu du Bizkaian, droga trafikoaren aurkako operazio batean, Polizia iturriek asteazken honetan jakitera eman dutenez.
Joan den astean egindako operazio berean, agenteek zazpi pertsona atxilotu zituzten, guztira.
Aipatu iturrien arabera, bihar egingo den prentsaurrekoan emango dituzte operazio horri buruzko xehetasun gehiago.
Speed metanfetamina da, kokainaren antzeko efektuak ditu, eta nerbio-sistema zentrala estimulatzen du, baina hura baino askoz merkeagoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea