Gizartea -

ETXEGABETZEA

Dozenaka lagunek bikote baten etxegabetzea geldiarazi dute Iruñeko Alde Zaharrean

7:30etik aurrera elkarretaratzea egin dute San Lorentzo kaleko 17. atariaren aurrean, Polizia Nazionalak bikotea etxetik botatzea galarazteko. Ia hiru ordu geroago, eta istilurik izan gabe, Poliziak alde egin du.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka lagunek, Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak deituta, bikote baten etxegabetzea geldiarazi dute Iruñeko San Lorentzo kalean. 7:30etik aurrera elkarretaratzea egin dute kale horretako 17. atariaren aurrean, Polizia Nazionalak bikotea etxetik botatzea galarazteko.

Ia hiru ordu geroago, eta istilurik gabe, Poliziak alde egin du. Dozenaka pertsonek, gehienak gazteak, etxegabetzea gelditu izana ospatu dute. Etxetik bota behar zuten emakumea jaitsi egin da, bertaratutakoei babesa eskertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza