Gizartea -

Trafikoa

7 kilometroko auto-ilarak A-8an Irunen, Baionarako noranzkoan

Auto-ilarak A-63 errepidean hasi dira, Biriatuko ordainlekutik gertu, eta inguruko errepideetan ere eragina izaten ari dira.

A-8 errepidea. Irudia: Segurtasun Saila
A-8 errepidea. Irudia: Segurtasun Saila
A-8 errepidea. Irudia: Segurtasun Saila

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-ilara luzeak izaten ari dira asteazken arratsalde honetan A-8 autobidean, Irunen, Baionarako noranzkoan. Arratsaldeko 17:30etan zazpi kilometro ingurukoak dira ilara horiek.

Lapurdiko muga pasata, A-63 errepidean, Biriatuko ordainlekuaren inguruan, hasten dira auto-ilara horiek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, auto-ilaretan turismoak eta ibilgailu astunak daude, batik bat.

Tarteka, inguruko errepideetan ere ari dira gorabeherak izaten, N-121-A eta GI-636-ean, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Irun albisteak gaur Albisteak A-8 autobideko istripuak gaur