Gizartea -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Hiru pertsona ikertzen ari dira Arabako Errioxan adingabe bati egindako sexu-erasoagatik

Horietako bi adingabeak dira, eta jada deklaratu dute epailearen aurrean. Hirugarrena, gaztea hori ere, ez dakite non dagoen.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du neska adingabe batek salatu duen sexu-eraso baten harira, EITBk jakin duenez.

Hiru gizonezko gazte ari dira ikertzen gertakariarekin lotuta. Horietako bi adingabeak dira, eta jada deklaratu dute epailearen aurrean, Gasteizen. Hirugarrena adinez nagusia dela uste dute, baina ez dakite non dagoen.

Oraingoz ez dute inor atxilotu Arabako Errioxako udalerri batean gertatutako sexu-eraso horrekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Arabako Errioxa