Gizartea -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Pedrosak dio adostutakoa bete egingo duela, eta sindikatuekin hitz egiten jarraituko duela

Hezkuntza sailburuak azpimarratu du "akordio itzela" dela, "oso sendoa", eta Sailak sindikatuekin elkartzen jarraitzen duela "akordioak lortzeko apustua argia eginez".

Pedrosa, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Argazkia: EITB
Pedrosa, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Argazkia: EITB
Pedrosa: “Ez dugu ulertzen lanuztearena, badakite akordioa indarrean jartzen ari garela”

0:49

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak esan du Steilasekin, CCOOrekin, LABekin, UGTrekin eta Interinoak Taldearekin "adostutako guztia betetzea" dela bere helburua, eta haiekin hitz egiten jarraituko duela.

LABek kritikatu du Hezkuntza Saila ez dela nahikoa baliabiderik jartzen ari sinatutakoa betetzeko, eta irakasleak bi orduko lanuztea egitera deitu ditu ekainaren 12rako, akordioa bete dadila eskatzeko.

Pedrosak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Hezkuntza Sailak akordioa osorik betetzeko asmoa du, "akordio itzela" delako, "oso sendoa", eta sindikatuekin "akordioetara iristeko apustu argia" duela berretsi du.

Maiatzaren 9an hitzartutakoak, besteak beste, aurreikusten du 2028ra arte 100 milioi euroko inbertsioa egitea, hezkuntza sistema publikoan profil berriak sortzea, eta ratioak jaistea, "Estatuko onenak" izan arte.

Lanuzteen harira, esan du sindikatuei galdetu beharko zaiela zergatik deitu dituzten.

Bestalde, Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas hezkuntza zentroen elkarketak porrot egin duela eta, sailburuak esan du eskatu duten ikasle guztiek badutela esleituta datorren ikasturterako hezkuntza zentroa.

Horren harira, Hezkuntza Saila eskola mapa berria osatzen ari omen da matrikulazioen beherakadari eta erronka demografikoari aurre egiteko. Itunpeko ikastetxeei eskatu die "hezkuntza komunitatearekin ados jarrita" jokatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza