Gizartea -
Euskadi
Hezkuntza Sailak 20 milioi euro bideratuko ditu sare publikoko eskola-jantokiak hobetzeko
Helburua da eskoletako jantokiak eraldatzea, eredu "osasungarriagoa, iraunkorragoa eta hurbilagoa" lortzeko.
Agentziak | EITB MEDIA
Hezkuntza Sailak 20 milioi euro inbertituko ditu eskola-jantokiak hobetzeko, eta udan hasiko da hiru lurraldeetako sei ikastetxetan sukaldeak jartzen.
Pedrosaren sailak jakinarazi duenez, eskola-jantokiak eraldatzeko plan horren helburua da eredu "osasungarriagoa, iraunkorragoa eta hurbilagoa" lortzea.
Ikastetxeetan bertan sukaldeak eraikitzeaz gain, planak sare publiko osoan "zonako sukaldeak" ezartzea aurreikusten du. Horietako bat Basaurin izango da, eta eskualdeko bederatzi ikastetxe publikori emango die zerbitzua.