Gizartea -
GIPUZKOAKO ERREPIDEAK
A-15 autobidea erabat itxiko dute gaur gauean Gipuzkoan, tuneletan lanak egingo dituztelako
22:00etatik 06:00etara itxiko dute errepidea. Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako sistema guztiek ondo funtzionatzen duten egiaztatuko dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
A-15 autobidea erabat itxiko dute gaur gauean Gipuzkoan, tunelak berritzeko lanak egiten ari baitira, eta sistemetan proba bat egin behar dute.
Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, aurreikusitako lanak egiteko trafikoa erabat etengo dute, bi noranzkoetan.
Andoainerako bidean, itxiera Berastegiko lotunetik aurrera egingo dute, eta Iruñerako norabidean, berriz, Andoaingo Sorabillako lotunetik.
Errepidea 22:00etatik 06:00etara itxiko dute.
Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako sistema guztiek ondo funtzionatzen duten egiaztatuko dute. Era berean, landa-ekipamendua aztertuko dute, baita horretarako prestatutako zentroaren kontrola ere.