Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Gipuzkoako hezitzaile bat epaituko dute, Aiako zentro batean adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita

Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du Aiako adingabeen zentro bateko hezitzaile baten aurka, bertan tutoretzapean zegoen neska bati sexu-abusuak egitea eta ihes egiten laguntzea egotzita.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du Aiako Iturriotz Azpi adingabeen zentroko gizarte-hezitzaile baten aurka, 2019 eta 2022 artean sexu-abusuak egitea egotzita. Akusazioaren arabera, gizarte-hezitzaileak 13-14 urteko adingabe bati egin zizkion abusuak.

Neska Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean egon zen hamar urtez baino gehiagoz. Aldundiak, sexu-abusuak ezagutu bezain pronto, gertakariak fiskaltzari jakinarazi eta egoera salatu zuen. Biktima, gaur egun, adinez nagusia da eta Aldundiak ezin izango du epaiketan bere defentsarako jardun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia