Gizartea -
Gertakaria
Onik aurkitu dituzte Arrasateko kobazulo batean desagertutako gazteak
Goizean goiz abiatu dira gazteak mendira, 17:00etan itzultzeko asmoarekin, eta itzuli ez direla ikusita, familiak abisua eman du eta Ertzaintzak bilaketa-lanei ekin die.
Erredakzioa
Aurkitu dituzte Arrasateko (Gipuzkoa) San Valerio kobazuloan desagertu diren 22 eta 26 urte arteko lau gazteak. Ertzaintza haien bila hasi da familiak behar zen garaian itzuli ez zirela ikusI ostean abisua eman diolako.
Hiru gazte hasieran hori zen datuaGazteen ibilgailua tokitik gertu zegoela ere ohartarazi diete larrialdi zerbitzuei familiako kideek.
Hala, Ertzaintzak larrialdietarako teknikari bat, erreskate taldea eta espeleologia aditu batzuk jarri ditu gazteak bilatzeko lanean, eta, hasieran Motxongo haitzuloa miatu dute. Bertan ez dituzte gazteak aurkitu, baina. Jarraian, Galarreta kobara jo eta han aurkitu dituzte. Halaber, lau zirela egiaztatu dute.
Ordu erdi geroago kobatik irten dira gazteak, eta, hasierako azterketen arabera, onik daude, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.