Gizartea -
Hernanin
Atxilotuta porro batekin, agiri gabe eta bere alabarekin gidatzeagatik
Porro bat erretzen ari zen gidariak positibo eman zuen drogak antzemateko proban.
Erredakzioa
35 urteko gizon bat atxilotua izan zen ostiralean Hernanin, A-8 errepidetik porro bat erretzen, abiadura bizian, gidatzeko baimenik gabe eta 8 urteko alabarekin zihoanean, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez.
Joan den ostiral goizeko bederatziak aldera izan zen gertakaria, Ertzaintzaren agente batzuk A-8an, Errenteria inguruan, abiadura bizian zihoan auto bat antzeman zutenean, Autoaren atzetik joan ostean, Hernaniko Alkerregi industria-gunean gelditzea lortu zuten.
Gidatzeko baimenik gabe
Porro bat erretzen ari zen gidariak positibo eman zuen drogak antzemateko proban. Horrez gain, gidatzeko baimena aztertzerakoan, Donostiako Epaitegiko Laugarren Epaimahaiak baimena kendu ziola konturatu zuten.