Hugo Chavez -
'La Nación' egunkaria
Chavezen azken hitzak: 'Ez dut hil nahi. Ez nazazue hiltzen utzi'
"Ezin zuen hitzik egin, baina ezpainekin esan zuen'', Jose Ornella presidentearen guardiako buruak egindako adierazpenen arabera.
Erredakzioa
''Ez dut hil nahi. Ez nazazue hiltzen utzi''. Horiek izan ziren hil aurretik Hugo Chavez Venezuelako presidenteak esan zituen azken hitzak, La Nación Argentinako egunkariaren arabera.
"Ezin zuen hitz egin, baina ezpainekin esan zuen. Ez dut hil nahi, ez nazazue hiltzen utzi. Bere herrialdea maite zuelako, herrialdeagatik immolatu zen". Hala azaldu ditu Jose Ornella Presidentetzako guardiako buruak Hugo Chavezen azken orduak, La Nación egunkarian irakur daitekeenez.
Adierazpen horietan Ornellak esan duenez, "bat-bateko bihotzeko" batengatik hil zen Hugo Chavez. "Nahikoa sufritu zuen. Bere alboan ginela, gaixotasunagatik asko sufritu zuela ikusi genuen. Beno, istorioa idatziko dugu; egunen batean norbaitek idatziko du, eta egun batean medikuak idatziko du", gaineratu du Ornellak.
Ornellak azaldu duenez, abenduaren 8an, Chavezek bere herrialdean azkenekoz hitz egin zuenean, "berak bazekien ebakuntza hartatik onik irteteko esperantza gutxi zegoela''.