Mandela -

Soccer Cityn

Mandelaren hiletako interpreteak gor-mutuentzako zeinuak asmatu zituen

Dagoeneko Hegoafrikako Gorren Elkarteak "azalpenak" eskatu ditu, gizonezkoa "gai ez zelako" gor-mutuentzako itzulpen zuzena egiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandelari azken agurra emateko astearteko ekitaldian anekdota ugari izan baziren ere, harrigarriena gor-mutuen zeinu interprete faltsuarena izan da. Estatuburuen hitzaldiak interpretatu behar zituen gizona interprete "faltsua" izan zela salatu dute Hegoafrikako Gorren Elkartetik. "Zentzurik gabeko zeinuak erabili zituen", adierazi dute.

Dagoeneko Hegoafrikako Gorren Elkarteak "azalpenak" eskatu ditu, gizonezkoa "gai ez zelako" gorrentzako itzulpena egiteko. Izan ere, ekitaldiak aurrera joan ahala, interprete faltsuak "zeinuak asmatu" egiten zituela kritikatu du Delphin Hungwane elkarte horretako kideak.

"Eskerrik asko esaten ere ez zuen jakin", gaineratu du.

Sare sozialetan eztabaida handia piztu zen astearte goizean. Ehunka erabiltzailek interpretea faltsua zela adierazi zuten Twitterren.

Hegoafrikako Gobernuak gertatutakoa ikertu egingo duela esan du, eta Polizia interprete faltsuaren bila ari dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea