Mundua -

Polemika

Errusiak bertako haurrak adoptatzea debakatu die AEBetako familiei

Halaber, Errusiako herritarren kontrako delituak egin edo epaiak eman dituzten estatubatuarrek ere debekatuta dute Errusian sartzea.

Haur bat lotan, Errusiako umezurtzen etxe batean. Efe.
Haur bat lotan, Errusiako umezurtzen etxe batean. Efe.
Haur bat lotan, Errusiako umezurtzen etxe batean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Dumak AEBetako familiei haur errusiarrak adoptatzea debekatzen dien legea onartu du. Horrekin batera, giza eskubideen urraketan zerikusia duten estatubatuarrek Errusian sartzea debekatuta izango dute, batez ere, AEBek onartutako "Magnistski Akta" delakoari erantzuteko.

Legeak polemika handia sortu du eta AEBetako familiei Errusiako haurren adopzioa kudeatzen laguntzen zien enpresen lana ere debekatu du. Dumako 450 parlamentarietatik 420k legearen alde egin dute, eta zazpi bakarrik, kontra

Legearen zatirik kritikatuena Errusia Batua Kremlineko alderdiak eta ultranazionalistek sartutakoa da: iragan uztailean AEBekin sinatutako eta Dumak berretsitako akordioa bertan behera geratzen da.

Errusian sartzea, debekatuta

Legeak, gainera, Errusian sartzea galarazten die atzerrian errusiarren kontrako delituak egin dituzte estatubatuarrei, Errusiak bahiketa leporatzen dienei eta errusiarren kontrako bidegabeko epaiak ematen dituztenei, Interfax agentziaren arabera.

Halaber, Errusiak zerrendan agertzen diten AEBetako herritarren aktiboak atxikitzeko eskubidea izango du, baita jabegoekin eta inbertsioekin operazioak egitea galarazteko eskubidea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea