Mundua -
Izendapena
John Kerry izendatu du Obamak AEBetako Estatu idazkari
Hillary Clinton ordezkatuko du Kerryk.
ERRE
John Kerry senatari demokrata izango da aurrerantzean AEBetako Estatu idazkari berria.
Barack Obama presidenteak egin du izendapena, ostiral honetan. ''Bizi osoa darama Kerryk kargu honetarako bere burua prestatzen'', esan du Obamak.
Kerryk Hillary Clinton ordezkatuko du diplomazia kontuetan, ''Estatu Batuetako gidaritzan aro berria irekiz'', Obamak esan duenez.
Senatuak izendapena berretsi behar du orain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea