Mundua -

Txinan

'Gizartearekin haserre' zegoen gidari batek 23 ikasle kolpatu ditu

Gertaera larriagoa izan zitekeen, Poliziak gasolina bidoi bat eta piroteknia aurkitu baitzuen erasotzailearen autoan.

eRREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari batek 23 ikasle aurretik eraman ditu autoarekin Txinan, eskola batek azken bi asteetan jaso duen bigarren erasoan, Xinhua agentziaren arabera.

Gertaera astelehenean jazo zen, Fengningeko eskola, Hebei izeneko probintzian. Lehen ikerketen arabera, gidariak alkohola eta drogak hartu zituen eta ondoren ikasleen kontra egin zuen autoarekin, gazteak hamaiketakoa hartzeko atsedenaldian zeudenean.

Zauritutakoen artean, 13 ospitalera eraman behar izan zituzten. Batek, gainera, garezurra apurtuta dauka, tokiko agintariek iragarri dutenez.

Gasolina bidoia zeraman

Gertaera larriagoa izan zitekeen, Poliziak gasolina bidoi bat eta piroteknia aurkitu baitzuen erasotzailearen autoan. Agenteen arabera, gidariaren asmoa autoa eskolan lehertaraztea zen.

Polizia erasoaren arrazoiak ikertzen ari da, baina lehen susmoen arabera, gizona "gizartearekin haserre" zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea