Mundua -

Mexikon

Armak jostailu eta diruaren truke aldatzen dituzte Mexiko Hirian

Herritarrek armak erabiltzeari utz diezaioten proiektu bat hasi dute mexikar hiriburuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexiko Hirian bertako herritarrek armak albo batera uzteko ahaleginetan ari dira, eta helburu horrekin, hiriko agintariek armak, jostailu, gailu teknologiko edota diruaren truke aldatzeko ekimena jarri dute abian.

Ekimena astelehenean hasi zen, Iztapalapa izeneko barrutiko elizan, eta dagoeneko 90 arma inguru batu dituzte.

Agintariek amnistia bat eskaini diete armak legez kanpo dituztenei, eta, horrez gain, armak ematen dituztenen anonimotasuna mantenduko dute.

Nagusien portaera

Bertako umeei ere antzeko eskaintza bat eskaini diete, hori dela eta, jostailuzko armak eramaten dizkieten umeei jostailu bakezaleak emango dizkiete, hala-nola auto txikiak eta panpinak.

Ekimen horrekin, hiriko auzorik txiroenetan umeek bertako nagusi askoren portaera jarrai ez dezaten saiatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea