Mundua -

Azken orduko negoziazioa

AEBetako 'amildegi fiskala' saihesteko akordioa, arriskuan

Errepublikanoek gastu publikoa murriztea eskatu dute. Urtea bukatu baino lehen akordioa lotzen ez badute, estatubatuar guztien zergak igoko dira.

Akordioa lortzea garaipen handia izango litzateke Obamarentzat. Efe.
Akordioa lortzea garaipen handia izango litzateke Obamarentzat. Efe.
Akordioa lortzea garaipen handia izango litzateke Obamarentzat. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Senatuko liderrek negoziazioari eutsi diote azken orduetan 'amildegi fiskala' saihesteko asmoz, baina Senatuko hainbat iturrik zabaldu berri dutenez, litekeena da akordioa arriskuan egotea, errepublikanoek gastu publikoa murriztea eskatu dutelako.

"Akordio lotzetik gertu geunden baina loka-puntu handi batekin egin dugu topo", azaldu du iturri berdinak, "zerga-murrizketen menpeko soldatak igotzeko auzian ados jarri ginen, eta ondasunen gaineko zergei dagokionez, demokratek amore eman zuten".

Obama, garaile

Egunean zehar iritzi kontraesankorrak zabaldu dituzte komunikabideek. Gauzak horrela, Lindsey Graham senatari errepublikarraren iritziz, 'amildegi fiskala' saihesteko akordioa iristear dago eta Obama negoziaziotik garaile aterako dela gaineratu dio arratsaldean Fox News telebista kateari.

Zer da 'amildegi fiskala'?

Urtarrilaren 1ean amaitu egingo dira George W. Bush presidente ohiak onartutako hainbat zerga-salbuespen, eta, ondorioz, estatubatuar guztien zergak igoko dira, urtean 2.200 dolar batez beste.

Iazko udan, gainera, 2013ko urtarrilaren 1ean hainbat gastu murrizketa zorrotz automatikoki indarrean jartzea onartu zuen Kongresuak, demokratek eta errepublikanoek defizita murrizteko akordio bat adostea helburu, baina oraindik ez dute lortu. Gastu murrizketak, beraz, indarrean sartuko dira hurrengo egunetan akordioa lortu ezean.

Adituen ustez, 'amildegi fiskalak' atzeraldia ekarriko luke AEBetan, eta, ondorioz, mundu osoko ekonomietan ere igarriko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea