Mundua -
'Amildegi fiskala'
Obama: 'Akordioa gertu dago, baina ez dugu oraindik sinatu'
McConnell eta Biden akordioa ixten ari dira, horrek urtean 450.000 dolar baino gehiago irabazten dituzten familientzat zergak igotzea ekarriko luke, besteak beste.
Erredakzioa
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak esan du errepublikanoen eta demokraten arteko akordioa "gertu" dagoela, baina oraindik ez dutela akordiorik itxi. 'Amildegi fiskala' saihesteko hitzarmena gaur sinatu behar dute.
"Akordioa ixteko gai gara, baina oraindik ez dugu lortu", esan du Obamak hedabideen aurreko agerraldi berezi batean. Urtea bukatu aurretik akordio bat ixteko eskatu die AEBetako presidenteak legegileei.
Azken orduko negoziazioak
Joe Biden AEBetako presidenteordeak eta Mitch McConnell Senatuko errepublikanoen buruak aurrerapen nabarmenak egitea lortu dute "amildegi fiskala"ren inguruan mantentzen ari diren erlojuaren aurkako hizketaldietan. Akordioa igandean zegoena baino gertuago dagoela dirudi, CNNk galdetutako iturrien arabera.
CNN katearen arabera, Bill Clintonen garaian egindako aldaketa nabarmenak aurreikusi ditu akordioak, besteak beste, langabeziaren segurua zabaltzea eta Estatuko zergak igotzeko akordioa, halere, George W. Bushen agintaldian ezarritako mailak ez gainditzeko konpromisoa egongo da.
McConnell eta Biden akordioa ixten ari dira, horrek urtean 450.000 dólar baino gehiago irabazten dituzten familientzat zergak igotzea ekarriko luke, baita 400.000 dolarreko diru-sarrerak pasatzen dituztenentzat ere.
Kopuru horiek bi aldeentzako aurreikuspenak dituzte, bereziki McConnellentzat, edozein motatako igoerak errefusatu ostean, 450.000 dolarreko errenta duten pertsonentzako zergak igotzea proposatu baitu, 550.000 dolarrekoa bikoteen kasuan. Bestalde, Barack Obama AEBetako presidenteak hauteskunde-kanpainan 250.000 dolar baino gehiagoko errententzako zergak igotzea promestu zuen.
Hala eta guztiz ere, ehunka mila dolar kentzeko akordioaren inguruan ez da aurrerapenik lortu, Pentagonoari eta gainerako agentzia federalei eragingo lioketen murrizketetan urtarrilaren 2tik aurrera.
Akordio batera iritsi ezean, urtarrilaren 1ean indarrean sartuko lirateke, autonamatismoa dela eta, zergen igoera eta gastuen murrizketa; AEBetako ekonomia atzeraldian sartuko litzake.