Mundua -
Urte zahar gaua
60 hildako Boli Kostan, festa batean izandako jende oldearen ondorioz
Haurrak eta nerabeak dira gehienak. 50.000 pertsona inguru bildu ziren su artifizialen erakustaldi batean.
Gutxienez 60 pertsona hil ziren atzo urte zahar gaueko jai batean izandako jende oldearen ondorioz, Abidjanen (Boli Kosta), Hamed Bakayoko Barne ministroak jakitera eman duenez.
Ministroaren esanetan, oraindik ez dakite zer eragin zuen ezbeharra, baina 49 zauritu ere izan zirela dio behin behineko balantze ofizialak.
Boli Kostako AIP agentziaren arabera, biktima gehienak 8 eta 15 urte arteko haur eta nerabeak ziren.
50.000 pertsona inguru bildu ziren urte zahar gaueko su artifizialen erakustaldi batean, hiri erdiguneko Plateau auzoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea