Mundua -

Bortxaketaren ondorioz hil zen

Hasi da Indian sumina eragin duen bortxaketaren epaiketa

New Delhiko autobus batean 23 urteko neska gazte bat bortxatzea eta torturatzea leporatu diete bost helduri eta adingabe bati. Gertaerak ezohiko protestak eragin ditu Indian.

Protestak Indian, bortxaketaren kontra
Protestak Indian, bortxaketaren kontra
Protestak Indian, bortxaketaren kontra

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikuskin handiarekin abiatu da New Delhin (India) autobus batean 23 urteko neska gazte bat bortxatzea eta torturatzea egotzita atxilotutako sei gizonezkoetako bosten kontrako epaiketa. Erasoaren ondorioz, ospitalean hil zen neska.

Bost akusatuak ez dira epaitegian izan, baina kanpoaldean jende andana bildu da gizonezkoentzat zigorrik latzena eskatzeko. Emakumeentzat segurtasun gehiago ere eskatu dute han bildutakoek.

"Akusatuak epaituak ez izatea eta herritarren esku uztea eskatu dute manifestariek, merezitako eman edo horiek hiltzeko. Baina ezin dugu bidezko epaiketa bat egiteari utzi'', esan du Indiako Auzitegi Goreneko presidenteak.

Abokatuen elkarteko presidenteak azaldu duenez, bertako 2.500 abokatuetako bat ere ez du onartu bost akusatuak defendatzea.

Adingabe bat

Bortxaketan ustez parte hartu zuen bosgarren gizonezkoa 17 urteko adingabea da. Egun adingabeentzako egoitza batean dago, eta, iturri judizialen arabera, ''bi edo hiru urteren ondoren'' irten liteke kartzelatik. Helduek heriotza-zigorrari aurre egin beharko diote.

Protestak Indian

Joan den abenduan 23 urteko neska bortxatu zutenetik, protesta ugari izan dira Indian. Horietako batean pertsona bat hil era 143 lagun zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea